Testuingurua
LAUGARREN AGERRALDIA.
Lengoak, Imanol, eta Jontxo.
Ima. - E...! Orain, zorroa ustu bear degu!.
Jon. - Eta bildu ditugun Gabon-sariak bakoitzari dagokigun moltzokatan banandu.
Iña. - Andoni ta Ixidor emen ez daudela?.
Jon. - Egia!... Aiek nunbaiten kalean gelditu dira....
Iña. - Goiko-kaletik zijoan taldeak zenbat bildu duan ikustera joan dira.
Ima. - Joan billa.
Datozela.
Kol. - Etorriko dira nai baldin ba'dute; bestela, dabiltzala.
Jon. - Ori!.
Iña. - Dabiltzala!.
Ima. - Orduan... geok egingo degu banaketa.
Besteak. - Bai! bai! (zorroa mai gañean ipiñita zabaltzen dute).
Malen. - (Ikustera urbilduta) Au gauzaz!.
Ima. - Lenengo, madariak aterako ditugu, (ateratzen asten da).
Jon. - Urrengo, sagarrak.
Ima. - Madari gutxi daukagu.
Kol. - Sagar eta laranjak asko (guziak zorro-arakatzalle).
Iña. - Baita intxaur eta gaztaña ugari ere!.
Jon. - Eta piku-mallatuak...! (pozez saltoka) Au gauza gozoz!.
Ima. - Egon! Nik aterako ditut guziak! Ez nastu.
Iña. - Bai; ta moltxokatan ipiñi.
Ima. - (Zenbatuaz) Ara: Bat, bi, iru, lau, bost, sei, zazpi... Zazpi madari....
Kol. - Zenbat lagun gera banaketarako?.
Iña. - Sei.
Jon. - Bai.
Bat gelditzen zaigu....
Malen. - (Bereala) Ori neretzat!.
Ima. - Zu ez zera gure taldekoa.
Malen. - Baña zure arrebatxoa naiz.
Ima. - Ta zer?.
Kol. - Guk ere baditugu arrebatxoak.
Jon. - Zotz egingo degu.
Iñ. Jon. - Bai, zotz!....
Ima. - Azkenean.
Eta zotz egin bear diran gauz guziaz beste moltzoka bat orain....
Jon. Ko Bai, bai!.
Iña. - Ederki!.